XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz hauek bihotza erdiratzen didate eta nigarrez hipaka hasten naiz, hipaka!

Etengabe!

- Lasai zaitez xuxurlatzen dit aitak.

Lasai... Hats handi bat hartu eta igeritokiarena kontatzen diot azkenean.

Ni bezain hunkitua dirudi.

- Horrenbesteko beldurra ematen dizu urak, Lorea?

- Bai...

Eta segur naiz sukarra, zuldarrak (botoinak) eta gisa bereko gaitzak lotuko zaizkidala hemendik asteartera.

Bapatean, ideia bat datorkit burura:

- Eta, etxean geldituko banintz?

Eri, gaixorik naizela esan genezake...

- Ez erantzuten du aitak uste dut ahalegindu behar duzula.

- Ez dut lortuko!

Gainera, Gorka, gelako mutikorik bihurriena, zernahi egiteko gai da izutua naizela ohartzen bada.

Badakit bai nolakoa den...

Bekainak zimurtuak, aita pentsakor da.

Bitartean, Kakotx, nire xakurtxoa ferekatzen dut eta bere askaria ematen diot.

- Badakizu zer egingo dugun? esaten dit bat batean aitak.

Biok elgarrekin joanen gara igeritokira, pixka bat treba zaitezen.

- Oraintxe bertan?

- Bai, gure bainujantziak hartuko ditugu eta joango gara.

Pufff !!! Gogo izpirik ez daukat!

- Bost egun gelditzen zaizkigu, Lorea!

Saia zaitez, eta segur naiz lortuko duzula.